Geografía -en euskera-Joseba Sarrionandia

Geografía -en euskera-

"Batzu sorlekutik hurrin hiltzen dira
derrigorrez.
Ataut batzu sehasketatik hurruti
behar dira jarri.
Gu ez gara Igorretan hilgo, hareatzan eroriko gara
gerlan jaurtiriko gezia lez.
Selban hobiratuko gaituzte, lehengusu eta lagunen
gutunez estalirik.
Haizeak gure errautsak eramanen ditu, beste hizkuntzaz
mintzo diren ezpainetaraino.
Gure aitaren etxeak zutik iraunen du
gu gabe. "



El Poder de la Palabra
epdlp.com