San Pedro Bezperaren Ondokoak (fragmento) -en euskera-Arantxa Urretabizkaia

San Pedro Bezperaren Ondokoak (fragmento) -en euskera-

"Nik maite dudan jendeak
nik baino gutiago maite nau.
Nik maite dudan jendea
ez zait inoiz,
arratsalde euritsu batez,
lantokira aterki batekin etorri,
busti ez nadin,
ez da nik esan dudanez gogoratzen
ez nau gauza mirakulos bat bezala begiratzen
ez du nigan itsuki sinesten
ez du ene beharrik sentitzen.
Horregatik,
horrexegatik,
zu,
aterkia eskuan,
portalaren alboan,
beste seinalerik gabe,
ezagutuko zaitut,
hainbat aldiz,
zaparrada baten harian,
aterkia eskuan,
norengana jo ez zenekizularik,
zeure besoaren eta aterkiaren
tristeziaz
negar egiten zenuen
hori.
Eta erakutsiko dizut
neure besoen epela
neure soinen zorrotza
izarren isila
anemonen apala
La Sťoubeko goizen sekretua
artaldetik urrun dabilen bakartiaren
oihua.
Eta zuk,
aterkiaren gauaren pean,
euriaren azpian ezkutatutako xoko samurra,
lagunen arteko marmario amankomuna,
zakurren laztanen biguna
etorkizunaren esperantza bildurgabea
bi izatearen zoriona
irakatsiko didazu.
Eta ni izango naiz leiho irekia
eta zu gaua,
aterki beltz,
haundi,
herdoiltu baten pean. "



El Poder de la Palabra
epdlp.com