Euskal Herria helburu (fragmento) -en euskera-José Luis Alvarez Enparantza
Euskal Herria helburu (fragmento) -en euskera-

"Eta halako batez, emakume hark honelako zerbait kondatu zidan: bere haurtzaroan, Sigüés-ko senitartekoengana joan hi zela uda garaian.
Sigües-ko familia-etxe hartako mandioan -oso ongi oroizen omen zenez- euskarazko meza liburu batzuk topatu omen zituen hauts artean. Gaur egun zoritxarrez, besterik ezin erants.
Sigües Zaragoza probintzi barruan dago; Nafarroako mugatik kilometro gutxitara. Bertan ez da inor ere bizi gaur; Yesako urtegia betetzean, urpean gertatu baitira siguestarrek nekazaritzan eta abeltzantzan erabiltzen zituzten lurrak...
Beste amaiera-mota hits bat...
Goazen aitzina.
Aran, Ubarra, Araós, Abi, Estaguia, Umezahar, Oskako debekua, buruan darabiltzagularik, gisa bereko ezusteak gertatzen zaizkigu hegoarantza jotzean.
Gazte denboran, eta bide bertsutik, piskanaka mamitu en nigan Hegoaldean eta ahantzitako Euskal Herriaren Kontzientzia ere. Nahiz lehendabiziko susmoak haurtzaroan bertan hozituak izan. "



El Poder de la Palabra
epdlp.com